muturluze piriniotar

1. Zool.
sin. desman piriniotar

Talpidoen familiako ugaztun intsektiboroa, gorputza satorrarenaren antzekoa baina askoz ere iletsuagoa duena. Muturrean 2 cm inguruko proboszide mugikor bat du eta oinak palmatuak eta azkazal sendoz hornituak ditu. Isatsa oso luzea da. Pirinioetako bi isurialdeetan eta Iberiar Penintsulako iparraldean bizi da.